Pixelfed.eus
@Pixelfed.eus
Pixelfed.eus gastuen fintzaketarako bilketa
Opis
Kaixo guztioi! Dakizuen moduan, borondatezko ekarpen hauekin, pixelfed.eus zerbitzuak martxan edukitzeak dauzkan gastuak estaltzea nahiko genuke. Pixelfed.eus euskaldunontzat martxan jarri genuen argazkiak partekatzeko zerbitzua da eta modu altruistan denon eskura jarri bagenuen ere, babes kolektibo bat lortzea nahiko genuke.
Zerbitzua erabiltzaileon artean finantzatuz, gerora ere etorkizuna izan dezan eta gaur egun dauden sistema itxi eta zentralizatuen alternatiba bilakatu dadin nahi baduzu, hemen duzu zure diru ekarpena egiteko aukera.
Momentu honetan Pixelfed.eus-ek dituen gastuak honako hauek dira hilabeteka:
Zerbitzarien ostatatze gastua: 13,96€ (oinarrizko nukleo bakarreko PUZa / 2GB RAM / 50GB disko)
Puntueus domeinua: 1,75€ (20,99€ urtean)
Horrek esan nahi du, gutxigora behera astean 4€ lortu beharko genituzkeela gastuei aurre egiteko.
Mila esker eta berriz ere fedibertsoan ikusiko garelakoan,
Agur bero bat,
Konta w innych serwisach
Pixelfed.eus posiada następujące konta na innych platformach:
Historia
Pixelfed.eus dołączył 3 lata temu.